Amasamendiko proiektu eolikoaren inguruko batzar informatiboak antolatu ditu Udalak

Aiurri 2025ko ira. 17a, 08:00

Amasa-Villabonako Udalak batzar informatiboak antolatu ditu Amasamendiko proiektu eolikoaren inguruan. Hiru batzar deitu dituzte; irailaren 19an Amasako Kultur etxean, irailaren 25ean Gurea antzokian euskaraz, eta irailaren 26an Gurean gazteleraz. Bi gai nagusi izango dituzte hizpide; herritarren parte-hartzea eta Udalaren rola. Beatriz Unzue alkatea eta Ander Goikoetxea zinegotzia izango dira hizlariak. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira batzar guztiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!