“Guretzat pribilegioa da bigarren urtez jarraian mendi martxa honen egoitza izatea. Oso harro gaude gure herria berriro ere elkartasunaren topaleku izango delako. Ariketa fisikoa eta elkartasuna uztartzen dituen mendi martxa honetan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak; ingurune naturalaz gozatzeko, ohitura osasuntsuak sustatzeko eta, aldi berean, minbiziaren aurka borrokatzen dutenei gure babesa emateko”, azpimarratu du Beatriz Uzue, Amasa-Villabonako alkateak.
Maider Sierra, Tolosaldeko elkarteko profesionala eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko prebentzio psikologoak adierazi duenez, “Minbiziaren Aurka
Gipuzkoan elkarteak oso argi dauka pazientea eta senideak erdigunean jarri behar direla. Horregatik, jarduera honekin lortzen ditugun onura guztiak pazienteeei zein senideei zuzendutako gure doako zerbitzuak eskaintzen jarraitzera bideratuko dira.”
Izen-emateak, kamiseta barne, hemen egin daitezke:
• Villabonako Olaederra kiroldegian
• https://enmarcha.contraelcancer.es/eu/ekitaldia/mendi-martxa- contra-el-cancer-villabona webgunean
Izen-ematearen prezioa 8€-koa izango da helduentzat eta 4€-koa 4-12 urte bitartekoentzat. 3 urte azpiko haurrek ez dute ordaindu beharko.
Mendi Martxa egiteko bi aukera egongo dira: 9,8km luzera duena edo 7,7km-koa. Ibilaldia 09:30ean hasiko da Berdura Plazan, eta leku berean amaituko da.
Herritar guztiei zuzendutako jarduera da. Gainera, jai egun hau haur zein helduek gozatzeko aukera izan dezaten, goizean zehar hainbat ekintza egongo dira.
Hau da egun horretako egitaraua:
• 08:30-09:15: Ibilaldi neurtuaren markatze-txartelen banaketa.
• 09:30ean: Mendi martxaren irteera.
• 11:30ean: Aisialdi jolasak Irrika Aisialdi Taldearen eskutik eta Real Sociedad Fundazioko puzgarriekin.
• 12:15ean: Erraldoiak eta buruhandiak Besamotza Konpartsaren eskutik.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie CMO Valves enpresari beste urte batez, martxaren babesle nagusia izateagatik eta Amasa- Villabonako Udalari eta Aizkardi Mendizale Elkarteari beraien ezinbesteko laguntzagatik. Eskerrik asko edizio honetan parte hartu duten gainerako babesle eta kolaboratzaileei: Garaje Tolosa, Irudek, Iveco, Jaguar, Jamai, Iparfrío, Irrika Aisialdi Taldea, Real Sociedad Fundazioa, Beroa, El Diario Vasco, Ataria, Noticias de Gipuzkoa, Besamotza Konpartsa, Solan de Cabras, Olaederra kiroldegia, Gurutze Gorria eta Irrintzi elkartea.