Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak bere 2. Mendi Martxa ospatu zuen atzo Villabonan

Aiurri 2025ko ira. 28a, 10:12

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak antolatutako martxa solidarioan 300 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren eta Villabonako herria elkartasunez bete zuten.

Villabona, 2025eko irailaren 27a. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak aurten ere  elkartasunez bete ditu Villabonako kaleak gaur egin den Minbiziaren Aurkako 2.  Mendi martxaren edizioan. 

Guztira, 320 lagunek hartu dute parte ekimen solidario honetan. Horrela, aurreko  urteko arrakasta errepikatuz, aurtengoan ere, Villabona berdez estali da jardunaldi  honetan. Bildutako guztia elkarteak pazienteei eta haien senideei doako zerbitzuak  eta arreta eskaintzen jarraitzeko erabiliko da. 

Gipuzkoako gizarteak elkartasuna adierazi dio elkarteari 

Beste behin ere, Gipuzkoako gizarteak elkartearekiko elkartasuna eta konpromisoa  erakutsi du. Izan ere, herritarren parte-hartze eta Mendi martxako izen ematean  bildutako diruari esker, elkarteak eskaintzen dituen doako zerbitzuetan (terapia  psikologikoa, arreta soziala, material ortopedikoaren mailegua, etab.) gero eta  paziente eta senide gehiago artatzeko helburua lortu ahal izango da. Gainera,  jarduera honen bitartez, kirolak eta elikadura osasungarriak minbiziaren prebentzioan  duen garrantzia erakutsi nahi izan da.  

Mendi martxaren 2.edizio honetan 9,8 edota 7,7 kilometrotako ibilbidea egiteko  aukera egon da. Herritar guztiei zuzendutako proba solidario hau 09:30ean hasi da  eta Berdura Plaza izan da irteera eta helmuga.  

Mendi martxaren ondoren, parte-hartzaile guztiek hainbat jardueraz gozatzeko  aukera izan dute: aisialdi ekintzak (Irrika aisialdi Taldearen eta Real Sociedad Fundazioaren eskutik) eta baita buruhandiak eta erraldoiak ere (Besamotza  Konpartsaren eskutik). 

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak eskerrak eman nahi dizkie alde batetik,  Villabonara hurbildu eta bere parte-hartzearekin elkartasuna adierazi duten pertsona  guztiei. Beraien laguntzari esker, elkarteak minbizia duten paziente eta senideei  doako zerbitzuak eta arreta eskaintzen jarraitu ahal izango baitu. Bestetik, elkarteko  boluntario guztiak eskertu nahi ditu egindako lanagatik, izan ere, haiei esker  jardunaldi hau aurrera eramatea posible izan da.  

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie CMO Valves enpresari beste urte batez, martxaren babesle nagusia izateagatik, Amasa Villabonako Udalari eta Aizkardi Mendizale Elkarteari beraien ezinbesteko  laguntzagatik eta baita edizio honetan parte hartu duten gainerako babesle eta  kolaboratzaileei: Garaje Tolosa, Irudek, Iveco, Jaguar, Jamai, Iparfrío, Irrika Aisialdi  Taldea, Real Sociedad Fundazioa, Beroa, El Diario Vasco, Ataria, Noticias de  Gipuzkoa, Besamotza Konpartsa, Solan de Cabras, Olaederra kiroldegia, Gurutze  Gorria eta Irrintzi elkartea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!