Argazki erakusketa, Palestinaren alde

Aiurri 2025ko urr. 12a, 09:14

Urriaren 15eko lanuztearen harira, hainbat ekintza antolatu ditu GKS Tolosaldeak eskualdean, besteak beste, argazki erakusketak, mural margoketak eta kale apainketak.

Palestinaren aldeko gazte komiteak sortu dituzte Euskal Herri osoan zehar. Euren asmoa, "gazteria jada mobilizatu dena baino gehiago mobilizatzea" eta "Estatu Sionistaren aurkako aldarria lau haizeetara zabaltzea" da.

Lau printzipioren baitan antolatu dira:

    1. Israelen desegitea exijitzeko: "Historiak eta gaur egungo egoerak hala erakutsi dute: estatu sionistak izaera kolonialista eta espantsionista dauka, horregatik estatu terrorista hori desegin behar dela uste dugu."
    2. Bi estatuen irtenbide faltsua salatzeko: "Aurretik aipatutako izaera duen estatu batek inolaz ere ez du eta ez duelako errespetatuko palestina."
    3. Agintari eta enpresarien konplizitatea salatzeko: "Euskal Herritik ere presionatzen jarraitu behar dugu, hemen ere badirelako konplizeak diren instituzio, agintari eta enpresariak. Horregatik, harreman guztiak eten behar direla uste dugu, eta baita boikoteatu ere."
    4. Palestinar erresistentzia babesteko.

 

Urriaren 15eko grebaren harira, mobilizazioak egongo dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Donostian, adibidez, Boulevardetik abiatuko da manifestazioa, goizeko 12etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!