Besamotza, Villabonako erraldoien konpartsak antolatu du erraldoien topaketako bigarren edizioa. Euskal Herriko hainbat txokotatik, 17 konpartsa gerturatuko dira Villabonara. Lasarte Oriako Lozet konpartsa; Ordiziako Azen; Andoaingo Lebiton; Traparango konpartsa; Barakaldoko Laguntasuna; Donostiako Antiguoko konpartsa; Caresko konpartsa; Kaparrosokoa; Sanadriangoa; Lazkaokoa; Santakarakoa, Lekunberri-Larraun konpartsa; Pasaiako konpartsa; Zaragozako Almuniakoa; Doneztebeko konpartsa eta Ororbiakoa elkartuko dira, kalejira koloretsuan.
10:30etan abiatuko dira erraldoiak kalejiran, Errebote plazatik.
Ondoren, dantza saioak egingo dituztte Arroako plazan eta, 14:30etan Polonesa dantzatu ondoren, Besamotza Konpartsaren oroigarria jasoko dute, Erreboteko plazan.
Elkarrekin bazkalduz emango diote amaiera egunari.
