II. Erraldoien topaketa, Amasa-Villabonan

Ainhoa Gil 2025ko urr. 25a, 17:11

Ikusgarria joan da goiza Amasa-Villabonan. Hamasei erraldoi eta buruhandi konpartsa elkartu dira bertan, Villabonako Besamotza konpartsaren gonbidapenari erantzunez. Kalejira koloretsua eta dantza saio ikusgarriak eskaini dituzte. Errebote plazan Polonesa dantzatuz eman diote amaiera topaketari.

60 erraldoi inguru, dultzainariak, trikitilariak... kalejira ikusgarria antolatu dute gaur Amasa-Villabonan. Bertako Besamotza konpartsak antolatuta, erraldoien topaketaren bigarren edizioa gauzatu da gaur. Errebote plazatik abiatuta, Arroako plazara joan dira guztiak kalejiran eta han, hamaiketakoa egiteaz gain, dantza saioak ere egin dituzte. 

Kalejira koloretsuan herria zeharkatuta, Errebote plazara itzuli dira ondoren. Konpartsa guztiak banan-bana aurkeztu dituzte eta oroigarri bana ere eman diete.

Polonesa elkarrekin dantzatu ondoren, amaitutzat eman dute aurtengo topaketa eta, Zubimusu ikastolaren azpian antolatutako bazkara gerturatu dira, indarrak biltzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!