Artisau eta ekoizle azoka, azaroaren 1ean Amasan

Aiurri 2025eko urriaren 29a

EkinArt elkarteak azoka berezia antolatu du larunbat honetarako Amasako pilotalekuan. Artisauen eta ekoizleen produktuez gain, jolasak, kuadernaketa tailerra eta beste hainbat ekitaldi iragarri dituzte. 10:30etan zabalduko dira azokako ateak eta 14:30ak arte egongo da martxan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!