Gau Beltza | Aiztondo

Gau Beltza ikusgarria Villabonan

Ainhoa Gil 2025eko azaroaren 1a

Gaztelekuko beldurraren pasabideak eman zion hasiera atzoko ekitaldiari. Izua, beldurra, urduritasuna... nahasi ziren Zunbeltz antzerki taldeak antolatutako pasabide beldurgarria. Ondoren, jendetza elkartu zen Villabonako kaleetan, pertsonaia beldurgarrien kalejira gertutik ikusteko. Motozerra, kate eta palen hotsei, Loatzo Musika Eskolako batukada batu zitzaien. 

Gau Beltz indartsua izan zen atzokoa ere. Jende asko elkartu zen Villabonako kaleetan, asko eta asko mozorrotuta. Urduritasuna nabari zen askoren aurpegietan. Zunbeltz Antzerki Taldeko kideek beldurrezko kalejira egin zuten kaleetan barrena eta, plazara iritsita, gaztain erreak eta zezen suzkoa izan ziren. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!