Artisau eta ekoizle azoka, Amasan

Ainhoa Gil 2025eko azaroaren 1a

Artisauak eta ekoizleen azoka egin dute gaur Amasan. Jende asko gerturatu da goizetik eta, giro polita sortu da pilotaleku barruan. Hilerriko bisitaldia aprobetxatu dute askok azokara ere gerturatzeko. Postu asko jarri dute, denetarik eskainiz: arropa, poltsak, bitxiak... aukera zabala zegoen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!