Tolosako epaitegietan deklaratzen ari da Xuhar Pazos

Aiurri 2025eko azaroaren 17a

Xuhar Pazos gazte billabonatarra Tolosako epaitegietara iritsi berri da. Aiert Larrarte abokatuak adierazpenak egin ditu bertara sartu aurretik. Xuhar herri plataformak deituta, gazteari babesa emateko elkarretaratzea egin dute, Tolosako epaitegiaren aurrean.

2024ko otsailaren 13an, Tolosako Inauterietan, Xuhar Pazos gaztea larri zauritu zuen ertzainek jaurtitako foam pilota batek. Begian jo zuen gaztea, ikusmena kaltetuz. 2024ko azaroan kasua artxibatu egin zuen epaileak baina 2025eko irailean berriz ere kasua irekitzeko agindua eman zion Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Tolosako 1. Instrukzio Epaitegiari.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!