Oinkarik ekin dio ospakizunari

Aiurri 2025eko azaroaren 21a

Atzo eman zioten hasiera Oinkariren 50. urteurreneko ospakizunari. Euria tarteka gogor egin bazuen ere, herritarrak animatu ziren ekitaldietara, eta giro polita sortu zen. Dantzak ez zuen etenik izan eguraldiak ezarritako mugetan ere.

Gaur egun handia da Oinkari Dantza Taldearentzat. Olaederra kiroldegian eskainiko dute “50 urte dantzan” ikuskizuna, eta bertan parte hartuko dute Oinkariko dantzariek zein dantzari ohiek. Ekitaldi nagusi eta berezienetako bat izango da, eta zale ugari batzea espero da.

Hemen egitarau osoa:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!