Ikuskizun apartarekin ospatu dute Oinkariren mende erdia belaunaldi desberdinek

aiurri 2025eko azaroaren 22a

Ikuskizun gogoangarria oparitu die Oinkari Dantza Taldea osatzen duten eragile guztiek Olaederra kiroldegia lepo jarri duten ikusleei. Jatorri tradizionaleko eta egitura modernoko dantza-saioak izugarrizko bizitasunarekin uztartu dituzte ia bi orduko iraupeneko emanaldian, eta ondo merezitako txalo zaparrada jaso dute saio aldiko. Argazki-sorta, hemen:

Agurtzane Intxaurraga, Hodei Arrastoa eta Oihan Carramiñana aurkezleek tarteka egin dituzten antzezpen saioekin bikain azaldu dute Oinkariren mende erdiko ibilbidearen kontakizuna.

Hona zeintzuk izan diren Oinkariko belaunaldi desberdinetako dantzariek taularatu dituzten dantza saioak: Gipuzkoako Brokel dantza saila, Jaurrietako Axuri Beltza, Kaxarranka, Eltziegoko dantzak, Galerna, Soka Dantza, Zortzi Nobio, Otsagabiako dantzak, Bustuntzuri&Laja badoa!, Ostroen dantza, Bidartena, Larrain dantza, Leturiarena, Lesakarra-Okila, Albistur, eta, Oinkari 50.

Hain zuzen ere, amaierarako utzi dute Agus Barandiatran musikariak okasiorako konposatu duen Oinkari 50 doinua, harekin dantza bizi-bizia interpretatzeko.

ETBko kamerak bertan izan dira grabaketa-lanak egiten, eta datozen asteetan emango dute ikuskizuna.

 

Ikuskizun korala

Dantzariek makina bat kulturgile izan dituzte bidelagun gau majikoan. Hona banan-banan, izendatuta:

Gidoia eta zuzendaritza: Oihana Iguaran.

Musika zuzendaritza: Iñaki Dieguez.

Musikariak: Angel Unzu (gitarra), Iker Telleria (perkusioa), Iñaki Dieguez (akordeoia), Irene Larrañaga (txistua), Kristina Aranzabe (ahotsa), Leire Berasaluze (ahotsa), Miriam Quinn (biolina), Nahikari Calleja (baxua), Joxe Manuel Agirre dultzaina), Iker Dorronsoro (dultzaina), eta, Jon Zipitria (dultzaina).

Musika gonbidatuak: Agus Barandiaran (trikitixa eta ahotsa), Garikoitz Mendizabal (txistua), Gorka Zabaleta (txistua), eta, Pello Ramirez (biolontxeloa).

Soinu teknikaria: Iker Ugalde.

Soinu ekipoa: Swaroska.

Argi teknikaria: Carlos Solano.

Argi ekipoa: ABS ikus-entzunezko zerbitzuak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!