Txikienetatik hasita gaztetxoetara, dantzan trebeak direla erakutsi zuten Oinkariko dantza eskolako kideek. Zuzeneko musikarekin lagunduta, hainbat dantza eskaini zituzten ikuslez bete zen Bearzana pilotalekua.
Oinkariren dantza eskolak emanaldia eskaini zuen atzo, Bearzana pilotalekuan. Ospakizunetan murgilduta dabil Oinkari azken egunotan eta, gaztetxoen txanda iritsi zen atzo goizean. Taldearen etorkizuna ziurtatuta dagoela erakutsi zuten dantza eskolako kideek.