Sekulako giroa zegoen Oinkariren ospakizunerako jarritako olanapean. Izan ere, Gozategik dantzan jarri zituen Oinkarikide eta lagun gehien-gehienak. Emanaldiari amaiera eman aurretik, bisean, Eneko Arteagari aipamena egin zioten. Hura aipatu orduko jendartea txaloka hasi zen: Merezitako omenaldia Oinkariko lemazainari.