Oria Merkatarien Elkartearen Gabonetako Kanpaina aurkeztu dute

Aiurri 2025eko abenduaren 1a

Gaur aurkeztu dute Oria Merkatarien Elkartearen Gabonetako Kanpaina, Villabonako Berdura Plazan, 13:15ean. Aurkezpenaren bidez, abenduaren 4tik urtarrilaren 7ra bitartean herrian eskainiko den jardueren eta ekitaldien egitarau zabala ezagutarazi dute, Gabonetako giroa sustatzeko eta tokiko merkataritzaren dinamizazioa indartzeko helburuarekin.

Prentsa-oharra:

Gabonak ate joka daude, eta horrekin batera, Oriak bere onena emango du urteko garairik bereziena ospatzeko. Urtero bezala, Oriako merkatariek ilusioz eta gogoz jantzi dute herria, Gabon giroa kaleetan zabaltzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko. Abenduaren 4tik urtarrilaren 7ra, herriak bizitasunez, kolorez eta emozioz betetako egitarau zabala eskainiko du: desfilea, musika, argiak, lehiaketak, familiarteko jarduerak eta sariz betetako egunak.

Helburua argia da: Oria bizirik dagoela erakustea eta herritarrei zein bisitariei harrera goxoa eskaintzea, Gabonen magia herriko dendetatik eta kaleetatik igaro daitekeela gogoraraziz.

MODA BIZIZ Desfilea - Abenduaren 4a

Kanpainari hasiera emango dion ekitaldia berezi-berezia izango da: Moda BIZIZ Desfilea, abenduaren 4an, 19:00etan Plaza Verduran. Oizeder Mayo aurkezleak, DJ Zigor-en musikak eta Oier Laborderen dantzak iluntzea girotuko dute, eta herriko hainbat dendek ilusioz erakutsiko dituzte beren proposamenak: Titare, Garintza, Gema Loradenda, Zubimuxu, Eizmendi Kirolak, Duna Oinetakoak, Kaori & Amlu eta MP Boutique. Garazi Loradendak apainduko du gunea, eta Eizmendi eta Hamabost ileapaindegiek zainduko dute modeloen irudia. Gainera, Minimarket JC-k janari-postua jarriko du, eta Zubimuxu Ikastolak edari-barra batekin lagunduko du. Moda, musika eta herriko giroa batuko dituen arratsalde paregabea.

MUSIKA BINGOA - Abenduaren 19a

Musika, jolasa eta sariak... Gabonetako giro ezin hobea!

Txistulari plazak festa-giroa hartuko du BINGO MUSIKATUArekin, 18:00etatik aurrera. Abenduaren 9tik aurrera, erosketekin banatuko diren kartoiak erabiliz parte hartu ahal izango da. Hala ere, egunean bertan bigarren bingorako kartoiak lortzeko aukera egongo da.

Sariak —tokiko dendetan gastatzeko txekeak— honako hauek dira:

* 50 € linea

* 200 € bingo osoa

Erakusleiho Lehiaketa

Gabonetako leiho bakoitza istorio bat da, eta aurten herritarrek aukeratu dezakete gustukoena. Herriko dendek prestatu dituzte jada beraien erakusleiho bereziak, herria argi eta kolorez betetzeko asmoz.

Bozketa abenduaren 9an hasiko da:

* Dendak banatutako boletoetan, plazan jarriko den buzoian

* Online, dendetako erakusleihoetan aurkituko duzun QR eskaneatuz

Bozketa egiten duten guztien artean 50€-ko bi txeke zozketatuko dira abenduaren 15ean.

Erosketa bakoitzeko saria (tonbola):

Abenduaren 20tik aurrera hasiko da Gabonetako Sari Kanpaina. Erosketa bakoitzarekin tonbola estiloko boletoak banatuko dira, denda guztietan txeke sari desberdinak daude! Erosketek inoiz baino irribarre gehiago ekarriko dituzte.

Din Dan Don Photocall

Abenduaren 9tik aurrera, Berdura Plazan elur bola erraldoi baten barruan argazkiak ateratzeko aukera egongo da. Instagram bidez edo WhatsApp bidez bidaltzen diren argazkiek 100 €-ko txeke baten zozketan parte hartuko dute (zozketa: urtarrilaren 7an). Gabonetako oroitzapen zoragarria, eta gainera, sari batekin!

Haurrentzako jarduerak

Zunbeltz elkartearekin elkarlanean, Olentzeroren gutunak banatuko dira eskoletan, eta Olentzero eta Mari Domingi erraldoiak aterako dira kalera, haurrek beren desioak uzteko edo abenduaren 20an Olentzeroren bidera eramateko.

Gainera, abenduaren 9tik 24ra, GALTZAGORRIREN BILA egongo gara, ze dendan ezkutatu ote den bilatu beharko dute haurrek erakusleihoetan, horrekin Gure

Zirkuaren urtarrilaren 4ko ekitaldirako bost sarrera bikoitz zozketatuko dira.

Aurtengo haur tailerrak abenduaren 26an, 29an eta 30ean, eta urtarrilaren 2an egingo dira.

Ekarpenak eta Eskerrak

Urtero bezala, 2026ko mahaiko egutegiak banatuko dira dendetan.

Aurten, guztira, 3.280 € banatuko dira tokiko merkataritzan gastatzeko txeketan, herriko ekonomia sustatzeko.

Merkatarien Elkarteak eskerrik beroenak eman nahi dizkie parte hartzen duten establezimendu guztiei eta, batez ere, herritarrei: Zuek gabe, Gabonak ez lirateke berdinak izango.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!