Xuhar Pazosen auzia berriz artxibatu du Tolosako Instrukzio Auzitegiak

Aiurri 2025eko abenduaren 6a

Joan zen azaroaren 17an egin zuen deklarazioa Xuhar Pazos gazte billabonatarrak Tolosako Epaitegian eta epaileak berriz artxibatu du auzia. Gaztearen abokatuak helegitea jarriko duela iragarri du

2024ko otsailaren 13an, Tolosako Inauterietan, Xuhar Pazos gaztea larri zauritu zuen ertzainek jaurtitako foam pilota batek. Begian jo zuen gaztea, ikusmena kaltetuz. 2024ko azaroan kasua artxibatu egin zuen epaileak baina 2025eko irailean berriz ere kasua irekitzeko agindua eman zion Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Tolosako 1. Instrukzio Epaitegiari. Azaroaren 17an egin zuen deklarazioa gazte billabonatarrak, eta epaileak berriz ere kasua artxibatzea erabaki du. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!