Olentzaroaren Basorako izen-ematea, gaur

Aiurri 2025eko abenduaren 9a

Abenduaren 20an, arratsaldeko 17:30etan hasita, Olentzaroaren Basoa ospatuko da Aranerrekan. Etxeondon hasi, eta Aranerrekan barrena, ibilaldi magikoa antolatzen du Zunbeltz Antzerki taldeak, 2017 eta 2023 urteen bitartean jaiotakoei zuzenduta. Bertan parte hartu ahal izateko izen-ematea gaur egingo dute 16:30etatik 19:00etara, Villabonako Gaztelekuan.

Elkarteko kideek honako oharra zabaldu dute: bisitari-kopurua mugatua denez, izena ematen dutenen artean, ahal den neurrian, gurasoak baino
haur gehiago joatea komeni da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!