Gipuzkoako boleibolean nabarmentzen ari diren taldeek hitzordu garrantzitsua izango dute larunbat honetan Amasa-Villabonako kiroldegian.
- Infantil mailan hiru partida iragarrita daude, goizeko 09:00tatik aurrera: lehen finalerdian, Suge Trebeak taldeak Hernani 2 izango du aurkari. Bigarren neurketan, Aiztondo 1 eta Oarso Gorria izango dira aurrez aurre. Azkenik, hirugarren partidan, Aidean eta Bera Bera taldeek neurtuko dituzte indarrak.
- Kadete mailan beste hiru partida gehiago jokatuko dira, 11:00tan hasita: lehen partidan, Toloboleia eta Oarso Gorria izango dira aurrez aurre. Bigarren norgehiagokan, Harresi Bolei Kluba eta Aiztondo 1. Azkenik, Hernani 2 eta Bera Bera taldeen arteko partida jokatuko da.
- Jubenil mailako partida bakarra jokatuko da, eguerdiko 13:00tan hasita: Bera Bera eta Hernani elkarren aurka ariko dira.
Gipuzkoako Boleibol Federazioak antolatutako partidak dira. Koparen azken txanpa, aurten, Amasa-Villabonan jokatu da. Izan ere, aurreko asteuruan finalaurrekoak jokatu ziren. Boleibol giroko goiza izango da, beraz, Olaederran. Boleizaleentzat ezinbesteko hitzordua.