
Abenduaren 22, 23 eta 24an azoka berezia ospatuko da Gureako erakusketa gelan. Hainbat artisauen postua jarriko dute eta, tailer eskaintza zabala eta prestatu dute. Koadernaketa, oihalezko giltzatakoak, biomaterialak, paper cut, aurpegi margoketa, buztinezko belarritakoak, joskintza, ukenduak, egurrezko jostailuak eta artilea kardatzeko tailerrak izango dira aukeran, doan. Haurrek heldu baten laguntza izan beharko dute.
