Gabonak Aiztondo 2025

Giro bikaina, Oria Merkatarien Elkarteak antolatutako bingo musikatuan

Aiurri 2025eko abenduaren 19a

Jendetza elkartu da Berdura plazan, Oria Merkatarien Elkarteak antolatutako bingo musikatuaz gozatzeko. Azken asteotan, bingorako txartelak banatu dituzte herriko dendetan erosketak egin dituztenen artean eta, giro bikainean aritu dira gaur jokoan. 

Alexander Padillak gidatu du saioa eta parte-hartze handia izan du. Abestu eta dantzatu egin dute plazan bildu diren herritarrek eta, umorea ere ez da falta izan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!