Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka mobilizatuko da GKS urtarrilaren 31n

Aiurri 2025eko abenduaren 20a

Atzo aurkeztu zituen Tolosaldeako GKSk Villabonan urtarrilaren 31n Bilbon eta Iruñean egingo dituzten mobilizazioen nondik norakoak. Hainbat ekimen eramango dituzte aurrera datorren hilabetean.

Hemen prentsa oharra:

Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka gazte langileok kaleak hartu!

Testuingurua

  • Faxismoa hedatzen ari da Europan, horren adierazle alderdi politikoen gorakada: Alemanian, Polonian, Italian, Frantzian, Ungarian, Eslovakian edo Espainiako Estatuan, esaterako.
  • Antolakunde ideologiko faxistak sortzen eta indartzen ari dira eta kale mailako talde biolentoak ere ugaritzen ari dira. Falange espainola, Nucleo Nacional eta Desokupa talde supremazistak, kasu.

Zergatik gertatzen da hori?

  • Oligarkia atlantistaren apustua da faxismoa idartzea, bera baita alderdi elektoral, think tank ultraeskuindarrak, komunikabide erreakzionarioak eta talde faxistak finantzatzen ari dena.
  • Mendebaldeko oligarkiak (gainbeheran eta gerra testuinguruan dagoenak) estatuak izaeraz aldatu nahi ditu, are autoritarioagoak bihurtuta; eskubide zibilak deuseztatu, prestazio sozialak gutxitu…
  • Horretan guztian lagunduko dio faxismoak eta bilakaera erreakzionarioak: europako estatuen autoritarismoa azkartzen.

Horren aurrean zer?

  • Erreakzioari, faxismoari eta estatuen erreforma autoritarioari aurre egiteko indar handi bat dagoela erakutsiko dugu.
  • Hilabete hauetan zehar erakutsiko dugu faxismoa ez dela alternatiba; kontrara, langile klasearen, herri zapalduen, eta, oro har, kolektibo minorizatuen aurkako gorroto ideologia bat dela.
  • Mobilizazioa egingo dugu Bilbon urtarrilaren 31n.

Tolosaldean zer?

  • Herriz herri (Tolosan, Ibarran, Anoetan, Alegian eta Aiztondon) gazte langileak antolatzeko espazioak sortuko ditugu: abenduaren 19an eta 20an dinamikaren aurkezpenak egingo ditugu, eta urtarrilaren 17an egitarauak. Bien bitartean, komiteak antolatuko ditugu, faxismoari aurre egin nahi dionak aukera euki dezan.

Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!