Jendetza elkartu da Amasa-Villabonako kabalgatan

Ainhoa Gil 2026ko urtarrilaren 5a

Amasatik behera abiatu dira Errege Magoak arratsaldeko 18:30ak aldera. Jendetza zeukaten zain bidebazterretan, harrera egiteko. Villabonako kaleetan barrena kalejira egin dute, hainbat laguntzailerekin batera.  

Danborren hotsek iragarri dute hiru erregeen etorrera. Trikitilari eta pandero-jole talde handiak zabaldu du kalejira eta, haien atzetik etorri dira danbor-jole, musikari eta gainerako laguntzaileak. 

Hiru Errege Magoek herritarren harrera beroa jaso dute ibilbide osoan zehar. Goxokiak banatuz erantzun dute haiek. Herri osoa zeharkatu ondoren, Erreboteko plazan geldialdia egin dute. Jaiotza bisitatu ondoren, hiru dantzarik eskainitako agurra jaso dute eta, amaitzeko, bertan bildutako haurren azken eskariak jaso dituzte. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!