Mendi-irteera Artzamendira, Aizkardiren eskutik

Aiurri 2026ko urtarrilaren 19a

Mendi irteera antolatu du Aizkardi elkarteak datorren iganderako. Itsasutik abiatuta, ibilbide zirkularra egingo dute. Mondarrain (749m) eta Artzamendi (926m) tontorretara igo ondoren, Itsasura itzuliko dira. Goizeko 07:00etan abiatuko dira Lapurdi aldera, Olaederra kiroldegiaren paretik. Izen-ematea ostegunean itxiko dute eta, telefonoz egin daiteke, 649 71 71 82 zenbakira deituta edo baita Aizkardiren egoitzara gerturatuta ere (ostegunetan).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!