Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketaren finala Amasa-Villabonan jokatuko da

Aiurri 2026ko urtarrilaren 22a

EH Mus txapelketako argazkia.

Lehen kanporaketak jokatzen ari dira eta horietako bat Andoaingo Irunberri elkartean izango da, ostiral honetan. Herrialdeko kanporaketak martxoaren 7an jokatuko dira eta, final handia, martxoaren 28an, Amasa-Villabonan.

Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestatutako arauen arabera jokatuko da. Txapelketako arauak eskura izango dira lehen saioan, baita www.ehmus.eus webgunean ere.

Txapelketaren laguntzaileak honako hauek dira: ERRIGORA, AIZU!, AEK, Urribitarte, Laboral Kutxa, Koparia, Ahotsa, Izarkom eta Villabonako Udala.

SARI NAGUSIAK

  • Txapeldunak: Txapela, garaikurra eta 3.000 euro. Eta, gainera, nazioartera bidaia lau lagunentzat.
  • Txapeldun-ordeak: garaikurra eta 1.500 euro. Eta, gainera, bi lagunentzat nazioartera bidaia.
  • 3. sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • 4. sailkatua: 500 eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
  • 5-8. sailkatuak: 250 euro.
  • 9-16. sailkatuak: 100 euro.

HERRIALDE BAKOITZEKO SARI NAGUSIAK

  • Txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkariak eta afariak...

 

Kanporaketa bat Andoainen jokatuko da, asteburu honetan. Zehazki, ostiralean, 22:30etan hasita. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago Irunberrin. Prezioa, bikoteka, 20 eurokoa da. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!