Oinezkoen ibilbidea egiten ari dra Amasako errepidean

Aiurri 2026ko otsailaren 8a

Martxan dira Villabona eta Amasa arteko errepidean oinezkoen ibilbidea egiteko lehen lanak.

Villabona eta Amasa batzen dituen errepidean oinezkoen pasabide berria egiteko lanak martxan dira. Foru Aldundia egiten ari da lehen fasea eta, bigarren fasea Udalarekin elkarlanean garatuko du

Villabona eta Amasa batzen dituen GI-3751 errepidearen alboan oinezkoentzako pasabide berria egiteko lanak martxan dira. Errepide estua da eta oinezkoentzat arrisku uneak ere sortzen ziren bertan. Egunero jende askoren joan-etorria hartzen duen errepidea da gainera. 

Villabona eta Amasa lotuko ditu oinezkoen pasabide berriak eta lan hauek bi fasetan egingo dituzte. Lehen fasea da orain martxan dagoena eta guztira, 413.560 euroko aurrekontua izango dute lanek. Lau hilabeteko exekuzio epea dute lan hauek. 

Bi metroko zabalera

Proiektu honen xedea N-I-441 adarrean oinezkoentzako bi metroko zabalerako ibilbidea egokitzea da, Villabona erdigunea eta Amasara doan GI-3751 errepidea lotzen dituena. Gaur egun oinezkoek bide bazterretik joan behar dute. Oinezko ibilbidea sortu ahal izateko N-I-441 eta GI-3751 artean dagoen bidegurutzea bere osotasunean mugitu beharko dute. Bi metroko zabaltzera izateaz gain, ibilbideak metalezko babes petrila izango du oinezkoak segurtasunez ibiltzeko. Lan hauek bere osotasunean Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu eta exekutatuko ditu.

Horrez gain, espaloi horri Amasarainoko jarraipena emango dion oinezkoentzako ibilbidearen proiektua ere egina badago. Proiektua erakusketa publikoan egon da eta abendua amaieran onartu du Diputatuen Kontseiluak. Villabonako Udalaren eta Foru Aldundiaren arteko hitzarmena sinatu bezain laster hasiko dira bigarren fase horretako lanak. 

 

 

Artikulu osoa irakurgai dago Aiurri 686 hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!