Oholtzan gainean ariko dira Intza Alkain, Maite Aizpurua Olaizola, Maiana Etxeberri Keufterian eta Ane Garcia Lopez aktoreak. Antzezlanak lau lagunen arteko istorioa kontatzen du, laguntasunetik hasita komunitateari erreparatzea helburu duena. Horretarako ikuskizunean; poesia eszenikoak, umore zirtoak, antzerki musikalak eta lengoaia garaikideak eskainiko dituzte.
Sinopsia: Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko ospakizun kritiko honetara. Publikoa eskutik helduta, edo hobeto, hatz txikitik helduta, lagun izatera jolasteko bidaiari ekingo diote aktoreek. Hasi aurretik: presta zaitez kantu eta pozerako,eta, nola ez, presta zaitez, dezepziorako. Zein da lagun bati egin diezaiokegun promesarik txikiena?