Santa Ageda bezperako ohitura berritu dute Zubimusu ikastolako kideek

Aiurri 2026ko otsailaren 4a

11:15etan atera dira ikastolatik DBH 1, 2 eta 3. mailako gazteak. Santa Ageda bezperako koplak abesteari ekin diote; ikastolaren atarian lehendabizi, kalez kale ondoren. Santio egoitzako aiton-amonei ere abestu dizkiete koplak, baita Ibilian ekimeneko parte-hartzaileei ere. Giro ederrean pasa dute goiza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!