Soka luzea, N1 errepidean, Irungo noranzkoan

Aiurri 2026ko otsailaren 26a

Hainbat ibilgailuk talka egin dute eguerdian eta, gertaeraren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute. Hala, soka luzea sortu da Irungo noranzkoan. Suhiltzaileak bertaratu dira istripua izan den tokira. 

Kalte materialak izan dira soilik eta ez dirudi istripuak beste kalterik eragin duen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!