Behar Zana taldeko pilotariek asteburu betea izango dute

Aiurri 2026ko martxoaren 4a

Behar Zanako kideek, euren taldeko pilotariek asteburu honetan jokatuko dituzten partiden berri eman dute. Bereziki aipatzekoak, larunbatean Irurako trinketean jokatuko diren finalak Gipuzkoako txapelketako finalak. Ondoren, gazte mailako finala jokatuko da, eta bertan ere taldeko bi pilotari izango dira aurrez aurre: Peru Cestau eta Unai Zufiria.

Arratsaldean, 16:00etan, xareko finalak ere jokatuko diren jaialdi baten barruan, Behar Zanako Iñaki Elola pilotariak bigarren mailako eskuzko trinketeko afizionatuen banakako txapelketako finala jokatuko du. Irabaziz gero, datorren denboraldirako lehen mailan jokatzeko plaza eskuratuko luke.

Final horiez gain, asteburuak jarduera gehiago ere izango ditu taldeak:

Ostirala: lau partida etxean.

Larunbata 10:00etan: Aiztondoko Topaketako bost partida.

Larunbata 17:00etan: Jokogarbi partida Villabonako frontoian, non Aranburu anaiek, Behar Zana ordezkatuz, Zubieta 4 taldearen aurka jokatuko duten.

Igandean, taldeko hainbat pilotarik Angelun ospatuko den  Pilotari Ttipin parte hartuko dute.

Miriam Arrillagak Emakumea Master Cup-eko finalerdia, igandean. ETB1en

Txapelketa pribatuei dagokienez Arrillagak Aldairekin Sagardui-Gaminderen aurka jokatuko du, Agurainen, Emakumea Master Cupeko finala. 

Taldeko pilotariek Baztango txapelketan, Aiztondo topaketan eta Zumarragan jokatuko dute.

Bestalde, aurreko asteko emaitzak ere aipagarriak dira.

Behar Zanako hiru bikotek Euskadiko Txapelketako finalaurrekoak jokatu zituzten. Kadete mailako finalerdietan, Euskal Herri osoko lau bikotetatik bi Behar Zanakoak izan ziren: alde batetik Zufiria eta Illarramendi, eta bestetik Iparragirre eta Caballero. Ez zuten finalerako sailkatzeko zorterik izan, baina egindako lan bikaina azpimarratzekoa da.

Antzera gertatu zen gazte mailan Adur Otaegi eta Beñat Elolarekin. Gipuzkoako gazte mailako txapeldunei ligaxka irabazi ondoren ere, ez zuten finalerako txartela lortu, Irurtzungo Salaberria anaien aurka galdu baitzuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!