"Aitatxo" dokumentala, Gurean

Aiurri 2026ko martxoaren 9a

Aitatxo dokumentalak, seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzaren bitartez, aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Gurean ikusgai izango da eta, ondorengo solasaldian, Igor Alejo herrikideak parte hartuko du.

Halaxe azaldu du emankizuna Kultura Batzordeak: "Bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azalduko da dokumentalean. Gizarteak duen genero-begirada apurtuz. Ama gutxietsi gabe, aitei hitza emanez horrelako egoeren aurrean eta esperantza mezu bat zabalduz.

Filmaren bukaeran, gainera, solasaldi zirraragarri bat izango dugu Gurea zinean. Batetik, dokumental honen ideia izan zuen Anakotz Lasarte, eta bestetik, gure herrikidea den Igor Alejo beren bizipenez arituko zaizkigu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!