Martxoaren 23tik 27ra bitartean “Zergatik babestu Amasamendi?” izenburupean erakusketa egongo da erakusketa zabalik egongo da Gurea aretoan, arratsaldero, 17:00etatik 20:00etara.
Martxoaren 24an, asteartea, asanblada informatiboa izango da areto horretan bertan, arratsaldeko 18:30ean hasita, “Zein da egungo egoera?” izenburupean.
Martxoaren 26an, osteguna, ordu eta leku berean, “Gipuzkoako mendien egoera” izeneko solasaldiaz gozatzeko aukera egongo da, honako hizlariekin:
-
Arkamurka Natura Elkartea: Aitziber Sarobe Egiguren, zarauztarra, biologoa eta natur kontserbazionista.
-
Haritzalde Naturzaleen Elkartea: Xabier Rubio Pilarte, donostiarra, biologo eta naturzalea. Elkarte honen sortzailetako bat, beti biodibertsitatearen eta ondare naturalaren defentsan
-
Landarlan Ingurumen Elkartea: Edurne Huesa Otegi, ordiziarra, ingurumen hezkuntzako aholkulari erretiratua eta natur kontserbazionista
-
Amasamendi Bizirik Elkartea: Bixente Iguaran Telleria herritarra, naturzalea, gure mendiak eta ingurukoak oso ondo ezagutzen dituena
