Boleiboleko bi hitzordu garrantzitsu izango dira asteburuan Olaederra kiroldegian

Aiurri 2026ko martxoaren 16a

Aiztondo NKTko boleibol taldeetako jokalariak, Olaederrako kantxan. MIKEL RODRIGUEZ

Aiztondo NKT Boleibol taldeak antolatuta, boleiboleko bi jardunaldi jokatuko dituzte martxoaren 21ean eta 22an Villabonako Olaederra kiroldegian. Larunbatean infantil mailako Euskadiko topaketa egingo dute, eta igandean senior mailako Euskadiko txapelketa.

Martxoaren 21ean, larunbata, Euskadiko infantil boleibol topaketa jokatuko dute. Goizean finalerdiak izango dira: 9:30ean Galdakao eta Hernani ariko dira aurrez aurre, eta 11:00etan Ekialde eta Aiztondo, eta C.V. Sestao eta Suge Trebeak. Finalak arratsaldean jokatuko dituzte.

Martxoaren 22an, igandea, Euskadiko senior boleibol txapelketa izango da. 9:30ean Madre de Dios Universidad Deusto eta Gallarta, eta C.V. Sestao eta Oarso lehiatuko dira. 11:00etan, berriz, Galdakao eta Ekialde, eta Getxo eta Aiztondo ariko dira. Finalak arratsaldean jokatuko dituzte.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!