1990eko hamarraldian udal politikagintza gertutik bizi zuen Jon Mikel Garmendiak, Eusko Alkartasunako alkategaia izan baitzen bi agintalditan: 1991n eta 1995ean, hurrenez hurren. Euskadiko Ezkerra eta Bidean bogan zeuden garaiak izan ziren haiek, Eduardo Laborde eta Joxi Mujika izan baitziren alkate zortzi urteko ziklo hartan.
Garai hartan lehia estuan ziren Euskadiko Ezkerra eta Ezker abertzalea. Zortzi urteko ziklo hura eta gero, 1999an, Euskal Herritarrok alderdiko Maixabel Arrietak hatu zuen aginte-makila.
Eusko Alkartasunako buruzagia Amasa-Villabonan
1995ean alkategai postuan errepikatu zuen eta, Aiurriko hemeroetaka errreparatuz, udalerriaren garapenean bidelagun izateko lankidetza eskaini zieten gainerako alderdiei: “Udalean beste alderdi politikoekin elkarlanean jarraitzeko asmoa dauka EAk, herriak dituen proiektuak, Udaleko beste kideekin batera aurrera eramateko bideak jartzea duelarik helburu. Egun onarturik dauden proiektuen jarraipena eta aurrekontuen bideratzea dira, besteak beste, egin beharrekoak. Kiroldegia bezalako proiektu handietarako behar den dirua lortu eta beste beharretarako behar denaren ateko oreka” da, hain zuzen ere, lortu nahi zutena.
Gatazkatsua zen giroa garai haietan eta EAk bizikidetzaren aldeko apustu garbia egin nahi zuela adierazi zuen, orduko hartan, Jon Mikel Garmendiak: “Amasa-Villabonak, Euskal Herriko gainontzeko herriek bezalaxe, bakea beharrezkoa du eta indarkeria atzerapausoa baino ez da. Bestalde, herritarren aurkako ekintzak dira eta ez dute justifikaziorik. Euskal Herriaren autodeterminazioa aldarrikatzen jarraituko dugu baina giza eskubideen errespetutik ez odolaren eta sufrimenduaren bitartez”.
Amasa-Villabonako Udalaren doluminak
Bart, sare sozialak tarteko, doluminak adierazi dizkio Udalak Garmendia Madariagaren senitartekoei. Mezua zabaltzeko darbilten argazkia, Aiurrik ateratakoa, 1995ekoa da, EAko buruzagi izan zenekoa.
Gaur jakin dugu Jon Mikel Garmendia Madariaga, hainbat urtetan udalean zinegotzi izandakoa zendu dela 89 urterekin.
— Villabonako Udala (@VillabonaUdala) March 20, 2026
Doluminik sentikorrenak bere sendiari eta adiskideei.
Eskerrik asko udalean eta herrigintzan egindako lan guztiagatik Jon Mikel, ez adiorik. pic.twitter.com/boDfPgPeRO
