Aiztondo laugarren infantilen topaketan eta zazpigarren juniorren txapelketan

Aiurri 2026ko martxoaren 23a

Martxoaren 21ean eta 22an jokatu zituzten Villabonako Olaederra kiroldegian boleiboleko infantilen Euskadiko topaketa eta juniorren Euskadiko txapelketa. Infantilen mailan Aiztondok laugarren postuan amaitu zuen, eta juniorretan zazpigarren sailkatu zen.

Larunbatean jokatu zuten infantilen Euskadiko topaketa. Sestao izan zen txapelduna, Galdakaoren aurretik. Hirugarren postua Marierrota Lekeitiok eskuratu zuen, eta Aiztondo laugarren sailkatu zen. Ondoren geratu ziren Oarso, Rekalde, Suge Trebeak eta Hernani.

Igandean, berriz, juniorren txapelketa jokatu zuten. Sestaok eskuratu zuen lehen postua, eta Getxok bigarrena. Hirugarren izan zen Ekialde, eta laugarren Madre de Dios. Aiztondo zazpigarren sailkatu zen; haren aurretik amaitu zuten Galdakaok eta Gallartako Ahotsak, eta atzetik Oarso geratu zen.

Giro aparta eta animazio handia izan ziren bi egunetan Olaederra kiroldegian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!