Aizkardiren mendi ibilaldia, igandean

Aiurri 2026ko martxoaren 23a

Igandean ospatuko da Aizkardi Mendi Taldearen mendi martxa entzutetsua. Izen-ematea zabalik egongo da martxoaren 27ra arte, www.zirkuitua.com gunean eta, bi ibilbide ezberdin daude aukeran; 24 kilometroko ibilbide motza, eta 46 kilometroko luzea. 

Igande honetan ospatuko da Aizkardi mendi taldearen mendimartxa neurtua. Martxoaren  27ra arte zabalik dago izena emateko aukera. Egunean bertan ezingo da izenik eman. Izena emateko moduak hauexek dira: 

 

- www.zirkuitua.com

— TEL : 649 717182 - Martxoaren 1etik 27ra

-Astelehenetik Ostiralera 20:00etatik 21:30etara-

— email :ibilaldia@aizkardi.com

Zein datu eman behar da?

— Federazioko lizentzia zenbakia, NAN

— Izen-abizenak

— Ibilaldi LUZEA edo MOTZA adierazi

— Federatuta BAI edo EZ.

— Mendiko taldearen izena

— Irteera lekua: Villabona - Malkar Plaza, (Elizaren ondoan)

— Jan-edanak norberaren kontu.

— Bukaeran, dutxa zerbitzua egongo da.

— Kontsigna zerbitzua izango da aldatzeko arropadun poltsak bertan uzteko.

— Ibilaldia bukatzen duten eta bertan aurkitzen diren partaideen artean, mendiko materiala eta laguntzaileek emandako opariak zozketatuko dira.

Zozketa ordua : 17:30.

— Antolakuntzak, bezperan bertan lo egin nahi dutenentzat, gela bat prestatuko du koltxonetekin.
Zerbitzu hau erabili nahi dutenek, mesedez antolakuntzari jakinarazi telefonoz edo e-mailez: ibilaldia@aizkardi.com.

Bi ibilbide, aukeran: 

 

IBILALDI MOTZA

LUZERA : 24 km.

DESNIBELA : 1.200 m.

IRAUPENA : 6 ordu (ggb)

IRTEERA ORDUA : 8:00 Adi! ordu aldaketa.

IBILBIDEA :
Villabona - Otieta (Leitzaran) - Lapurtxulo - Astabizkar (575m) - Amasola (Leitzaran) - Praxku - Kanal Handia - Oinddolar (436m) - Lastur - Villabona.

 

 

IBILALDI LUZEA

25. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitorako baliagarria

14 URTETIK GORAKOENTZAT

LUZERA : 46 km.

DESNIBELA : 2.700 m.

IRAUPENA : 10:30 ordu (ggb)

IRTEERA ORDUA : 6:30etan. Adi! Ordu aldaketa!

IBILBIDEA :
Villabona - Otieta (Leitzaran) - Lapurtxulo - Onddo (780m) - Azketa (832m) - Leuneta (880m) - Abadekurutz (984m) - Mandoegi (1.045m) - Kondizatzeko lepoa - Leitzaran -Gorosmendi - Mugaga - Urdelar (858m) - Belabieta - Komizar – Villabona.

 

 

 

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!