KORRIKA

Giro aparta Villabonan, Korrikaren etorreraren atarian

Aiurri 2026ko martxoaren 23a

Korrikaren etorrera girotzeko hainbat ekitaldi egin dituzte gaur eskualdean. Amasa-Villabonan, eguerdian egin dute Korrika txikia; arratsaldean, berriz, Besamotza konpartsaren eskutik erraldoi eta buruhandiek kaleak hartu dituzte, Erreboteko plazatik abiatuta. Ordubete geroago, Elektrotxufla elektrotxarangak hartu du lekukoa. Korrika 23:40an iritsiko da Villabonara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!