Leitzaran bailarako goi eta behe parajeetan barrena ibili dira ehunka mendizale, Aizkardiren 57. Mendi Ibilaldian

Aiurri 2026ko martxoaren 29a

400 parte-hartzaile izan ditu ibilbide motzak, eta 162 luzeak, Aizkardi Mendizale Elkarteak antolatuta. Eguraldi gorabeheratsua izan dute goizetik hasita guztiek ere, baina gogotsu ibili dira paraje zoragarrietan barrena, maldetan gora eta behera. Leitzarango bidean, Bertxin eta Txapelaren artean ateratako argazki-sorta, ikusgai.

Aizkardi Mendizale Elkarteak argazki-sorta zabala jarriko du ikusgai gauean ikusgai, hainbat argazkilari boluntario aritu baitira lanean kamera eskuetan zutela, bi ibilbideetako zenbait tokietan. 

 

Ibilaldi motza eta luzea

24 km-ko luzera izan du ibilbide motzak, 1.200 metroko desnibelarekin. Horrela, Villabonatik irtenda, honako lekuetatik igaro dira mendizale partehartzaileak: Andoaingo San Esteban auzoa (185 m.), Otieta (65 m.), Muntto mendigaina (470 m.), Lapurtxulo (566 m.), Astabizkar (575 m.), Leitzarango bidea (145 m.), Amasola (145 m.), Kanal Handia (300 m.), Depositua (300 m.), eta azkenik, helmuga, Villabona.

46 kilometroko ibilbide luzea (2.700 metroko desnivela) egin dutenek, berriz, honako natur-parajeetatik igaro dira: Villabona, Lastur parkea (170 m.), San Esteban auzoa (185 m.), Otieta (Leitzaran), Lapurtxulo (566 m.), Onddo (780 m.), Azketa (832 m.), Leuneta (880 m.), Abadekurutz (984 m.), Mandoegi (1.045 m.), Urepel (1.055 m.), Altzegi (1.010 m.), Intsusu (945 m.), Plazaola-Leitzaran (415 m.), Ipuliño (925 m.), Oldizgain (795 m.), Gorosmendi lepoa (665 m.), K-5 Mugaga (685 m.), Urdelar (858 m.), Ibiain (615 m.), Meakako gurutzea (535 m.), Arizmendi (492 m.), Komizar parkea (190 m.), eta, Villabona.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!