Bertsotan: Amaia Agirre Arrastoa,Oihana Iguaran Barandiaran eta Uxue Alberdi Estibaritz
Musika: Ines Osinaga Urizar
Gai-emaile: Ane Labaka Mayoz
Ugaritu egin dira zenbait bertsolari eta idazlek gidatutako bertso-saio literarioak; Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuan ardaztutakoa edo Miren AmurizarenPleibaken ingurukoa, kasu. Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira. Ane Labakaren Hezur berriakpoema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatuta, eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu.
SARRERA: DOAN