[Kopako finala]

Amasa-Villabonan ere, Kopako finala zuzenean ikusteko aukera

Aiurri 2026ko apirilaren 17a

Amasa-Villabonako Udalak Kopako finala zuzenean ikusteko hitzordua antolatu du biharko, Malkar plazako pantailan. Herritarrek elkarrekin jarraitu ahal izango dute partida, Realaren aldeko giroan.

Bi une izango ditu: 19:30ean Sevillatik egingo duten partidaren aurreko saioa eskainiko da, eta 21:00etan hasiko da Kopako finala zuzenean.

Bestalde, gogoratu aiurri.eus atarian Kopako finalaren emaitza asmatzeko porra ere badagoela martxan; gaur eguerdian amaituko da parte hartzeko epea.

 

 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!