Sistema berri horri esker, Udaltzaingoak aparkalekuaren zuzeneko jarraipena egingo du eguneko 24 orduetan, eta gerta daitezkeen gorabeherei azkarrago erantzuteko aukera izango du.
Iparsat Telecomunicaciones S.L. enpresak instalatu ditu kamerak, eta udal-brigadako langileek jarri dituzte inguruko informazio-seinaleak.
Udalak guztira 17.670 euroko inbertsioa egin du espazio publiko garrantzitsu hau etengabe zaindutako gune segurua izan dadin.