
Heroinak eta HIESak Urretxun eta Zumarragan sortu zuten minaren memoria kolektiboa jasotzen du dokumental honek. Bi herri hauetan 115 gaztetik gora hil baitziren heroinaren eta bereziki HIESaren ondorioz. Lana Urretxun eta Zumarragan oinarritzen da, baina herri askotan sentitu edo islatu daiteke; Villabonan, adibidez. Gaur iluntzean eskainiko dute dokumentala Villabonako Gurea aretoan eta bertan izango da Alex Areizaga zuzendaria, pelikula aurkezteko eta ondoren ikusleekin solasaldi bat izateko.
