Gaur Nesken Eguna da hamabostaldiaren barruan. Egitarauak hainbat jarduera bildu ditu: besteak beste, Emakume kirolaria. Gorputza zainduz, adin guztietan aktibo hitzaldia eskaini dute, eta Nesken Egunaren baitan joko zuzenak, errebotea eta esku pilota saioak ere egin dituzte, LH 3-6 mailetako neskentzat, Behar Zana Pilota Elkartearen eskutik.
Arratsaldean, halaber, halterofilia erakustaldia egin dute Erreboteko plazan. Denok Danena Halterofiliak antolatuta, herriko gazte ugari animatu dira kirol hau probatzera; ekimenak harrera ona izan du.
Ikusi hemen datozen egunetako egitaraua.