Urteurren borobila ospatzen ari da Eresargi abesbatza. Duela zenbait aste egin zuten ospakizun nagusia, emanaldia eskainiz. Gaztetxoen txanda iritsi zen atzo. Gurea aretoan, hainbat kantu eskaini zituzten, Goazeneko kantariekin batera. Ekitaldian abestu ahal izateko deialdi zabala egin zuten duela zenbait aste, eta gaztetxo asko animatu zen izena ematera. Prestaketa lanetan aritu ondoren, atzo izan zuten egun handia.
Eragileek jakinarazi dutenez, gazte abesbatzan probatu nahi duenak ateak irekita dauzka, bai datorren astetik aurrera, bai datorren ikasturtetik aurrera ere. Horretarako, 658720664 telefono zenbakiarekin jarri behar da harremanetan.