Euskal Pilota Egokituko XVI. Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak, bihar Amasan

Larunbatean bukatuko da Euskal Pilota Egokituko XVI. Gipuzkoako Txapelketa, binakako finalekin, Amasan. Hiru final izango dira ikusgai, 10:30ean hasita: adimen urritasuneko bi norgehiagoka (teniseko paleta; liga gorria eta liga urdina) eta gurpil aulkiko bat beste bat (gomazko paleta):

10:30etan hasiko dira partidak, Amasako Udal pilotalekuan. Honako hauek osatzen dute kartela: 


1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, liga gorria:
Josu Eskisabel Egaña (Zumaia)-Leire Esnal Urbieta (Zumaia)
Alvaro Valor Portalo (Zarautz)-Hodei Asteasu Santos (Mindara)


2. Gomazko paleta, gurpil aulkia:
Aingeru Senperena Iraola (Kemen)-Edorta de Anta Lekuona (Kemen)
Manuel Quesada Morillas (Kemen)-German Elkoro Elzo (Kemen)


3. Teniseko paleta, adimen urritasuna, liga urdina:
Xabat Askasibar Baleztena (Antzuola-GKEF)-Eneko Sagarmendi Fernandez (Mindara)
Mikel Vega Etxezarreta (Mindara)-Erik Dima Gaton Miranda (Mindara)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!