Saioa alebin (2016/2015) eta infantil (2014/2013) mailetako neskentzat izango da, eta edozeinek hartu ahal izango du parte; ez da aurrez izena eman beharko. Entrenamendu moduko saioa izango da, boleibola ezagutu eta probatzeko aukera izan dezaten.

2026/2027 denboraldiari begira, Aiztondo Neskide Taldeak beste pauso bat eman nahi du boleibol taldea sendotzeko. Harrobia indartzeko helburuz, datorren denboraldian alebin taldea osatu nahi dute, eta horretarako ate irekiak antolatu dituzte. Maiatzaren 29an egingo dute saioa, 17:45etik 19:00etara, Villabonako Olaederra kiroldegian.