Seaska Haurreskolak 50 urteko ibilbidea ospatuko du aste honetan

Aiurri 2026ko maiatzaren 19a

Amasa-Villabonako Seaska Haurreskolak 50 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu dute aste honetarako. Hitzaldiak, ipuin-kontalaria, erraldoiak, herri bazkaria eta kultur emanaldiak izango dira egitarauaren parte.

05.20
17:00 / Hitzaldia Gurea zineman
“Lau hanketan mugitzearen garrantzia eta loaren prozesua”
Nerea Mendizabalen eskutik

05.21
17:30 / Ipuin kontalaria Seaska Haurreskolan
Kontalaria Bi-ren eskutik

05.22
17:30 / Erraldoien kalejira haurreskolatik hasita

05.23
12:00 / Potx Magoaren ikuskizuna Txistulari plazan
14:30 / Bazkari herrikoia Villabonako plazan, Euskal Parrillaren eskutik, Oihana Iguaran eta Amaia Agirreren bertsoekin lagunduta
Ondoren / Ai Ama! musika taldearen emanaldia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!