Seaska Haurreskolaren 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldi nagusietako bat izan zen larunbateko herri bazkaria. Urte hauetan haurreskolarekin lotura izan duten belaunaldi ezberdinetako herritar ugari elkartu ziren bertan. Bazkalostean, haurreskolatik igarotako hainbat lagunek ere protagonismo berezia izan zuten; tartean, Oihana Iguaran bertsolaria eta Ai Ama! musika taldea. Mende erdiko ibilbidearen oroitzapenak partekatzeko aukera eman zuen ospakizunak.