Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez, Erreboteko plazako ur-parkearen irekiera aurreratu egin dute, bero sargoriaren eraginez. Gaurtik erabilgarri egongo da 11:00-20:00 ordutegian. Erabilera arduratsua egin, eta ura alferrik ez gastatzeko deia ere zabaldu dute udaletik.