

Bihar goizean ospatuko da Trikuharri mendi lasterketa. Amasa-Villabonako Errebote plazatik abiatuko dira korrikalariak eta bertan izango dute helmuga puntua. 09:15etan abiatuko dira ibilbide motza egingo duten korrikalariak, 09:30etan, ibilbide luzekoak.
