Ehunka korrikalari bildu ditu Triku Harri mendi lasterketak

Aiurri 2026ko ekainaren 27a

Triku Harri mendi lasterketaren bosgarren edizioa jokatu da gaur Amasa-Villabonan. Eguraldi beroa izan duten arren, 200 parte-hartzaile baino gehiago elkartu dira 12 eta 24 kilometroko probetan. Irabazleak ezagun dira dagoeneko, eta Aiurri helmugan izan da korrikalarien azken metroak jasotzen. Albiste honekin batera ikus daitezkeen argazkiak 12 kilometroko probako helmugako iritsierako uneetakoak dira.

24 kilometroko proban, gizonezkoetan, Ander Iñarra Olaziregi lezoarra izan da garaile, 2:04:11ko denborarekin. Haren atzetik helmugaratu dira Hodei Lujanbio Apezetxea goizuetarra eta Josu Uribarren arrasatearra. Emakumezkoetan, berriz, Leire Elola Izagirre tolosarrak jantzi du txapela 2:39:43ko markarekin. Bigarren amaitu du Irati Larrañaga usurbildarrak, eta hirugarren Inés Moreno Sánchez altsasuarrak.

12 kilometroko lasterketan, gizonezkoetan, Josu Urrestarazu Garcia idiazabaldarra izan da azkarrena, 54 minutu eta 12 segundoko denborarekin. Bigarren sailkatu da Jokin Tolosa Zabala anoetarra, eta hirugarren Eneko Garin Arrastoa amasa-villabonatarra. Emakumezkoetan, Rebeca Mariño Torrado elbetearra izan da garaile, 1:06:47ko denborarekin. Jule Olaizola Amilibia zumaiarra izan da bigarren, eta Maria Arrieta Lopez elgoibartarra hirugarren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!